2014/05/27

EHU Udako eskaintza


                                   
1


Uda honetan EHUn... 

IKASTARO ETA MINTEGIAK / CURSOS Y SEMINARIOS / COURSES AND SEMINARS
KONGRESUAK / CONGRESOS / CONGRESSES
ELKARGUNEAK / ENCUENTROS / MEETINGS
ESKOLAK / ESCUELAS / SCHOOLS
JARDUNALDI PROFESIONALAK / JORNADAS PROFESIONALES / PROFESSIONAL CONFERENCES
TAILERRAK /  TALLERES / WORKSHOPS

Eskaintza osoa ikusteko hemen klikatu:

http://udaikastaroak2.i2basque.es/portal/images/edicionesAnteriores/14-UIK-avancePrograma.pdf

Eta matrikula egiteko:

http://udaikastaroak2.i2basque.es/portal/images/impresos/Matricula%202014.pdf


Irakasleentzat bereiziki:

Irakasteko ikasten / Aprender para enseñar / Learning to teach


Aurtengo egitarauatik (Uda Ikastaroen XXXIII. edizioa - Europar Ikastaroen XXVI. edizioa) 29 Ikastaro hautatu dira. Horietan gai ugari eta anitzak landuko dira eta irakaskuntzako profesionalak prestatzera eta eguneratzera bereziki bideratutako zehar-zikloa osatuko dute.
Ziklo horrek “IRAKASTEKO IKASTEN” du izena eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin batera prestatu da. Ziklo Honetako ikastaroak homologatuak izan dira parte hartzen duten irakasleek dagokien agiria lor dezaten.
Prest_gara ikastaro gisa adierazita daudenak 2014-2015 prest_gara planaren prestakuntza eskaintza barruan sartuko dira.
 
 
Irakasteko Ikasten egitarauan agertzen den matrikula prezioaren %50a (kongresuak salbu, hauek ez dute murrizketarik izango).
Matrikula burutzeko "Irakasteko ikasten" zikloak duen inprimakia erabili behar da.

 A.8
Violencia ascendente: “Mi hijo nos pega, necesito ayuda” (C)
1 y 2 sept.  1468170001
PrestGara B.5
El profesor de segundas lenguas / VII: Competencias digitales para la enseñanza y el aprendizaje – (y II) Aprendizaje en la red y redes de aprendizaje (C)
16 / 18 julio  1408CZZ725
PrestGara D.1
Educación afectivo-sexual en la adolescencia, competencias para la vida (C)
23 / 25 junio  1408CZZ726
D.3
Padres desesperados con hijos adolescentes (C)
22 / 24 julio  1468170004
G.5
Hitz gutxirekin asko esateko erronka: MIKROIPUINAK (S)
abu. 25 eta 26  1468170005
PrestGara H.1
¿Qué hay que enseñar hoy en la escuela? (C)
25 / 27 junio  1408CZZ727
H.2
Enseñanza Secundaria: Nuevas metodologías para la prevención del consumo de drogas (S)
26 y 27 junio  1468170007
europaPrestGara H.3
Observación sistemática de la educadora Pikler-Lóczy: “Cuando educar empieza por cuidar” (C)
30 junio / 2 jul.  1408CZZ728
PrestGara H.4
Irakurtzeko gaitasuna garatzeko bideak (C)
eka. 30 / uzt. 2  1408CZZ729
PrestGara H.5
Competencias básicas: del currículo a la práctica del aula (C)
4 y 5 sept.  1408CZZ730
PrestGara H.6
Ikasteko kooperatu / kooperatzen ikasi, ikasgelan (S)
uzt. 16 eta 17  1408CZZ731
 europaPrestGara H.7
Metodologías y modelos emergentes de enseñanza-aprendizaje: los MOOCs (Masive Open Online Courses) (C)
16 / 18 julio  1408CZZ732
H.8
La magia: estrategia didáctica de acercamiento a la ciencias (C)
17 y 18 julio   1468170013
H.9
Garapeneko eta Garapenerako Zirkuitu Komunikatibo Arrakastatsuak. Bere baliagarritasuna (C)
uzt. 21 / 23  1468170014
I.3
Cultura con ‘M’ de Matemáticas: una visión matemática del arte y la cultura (C)
10 y 11 julio  1468170015
PrestGara J.1
Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan (C)
uzt. 7 / 9  1408CZZ733
PrestGara N.1
La ciencia de nuestras vidas (C)
1 / 3 sept.  1408CZZ734
2.4
Humanizar la educación (V)
27 / 29 junio  ---
2.12
XVIII Simposio sobre la Enseñanza de la Geología (V)
14 / 19 julio  ---
europa 3.5
Challenges of science education: moving toward Europe, and the local model (W)
7 and 8 July  1468170020
europa 3.6
Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa. Excellence in Basque Studies (IV) (W)
uzt. 7 / 9  1468170021
europa 3.9
Formación práctica para Animadores de Lectura (W)
junio, 1, 7 y 8 julio  1468170022
europaPrestGara 6.1
“Once upon a time….” Techniques for storytelling in English (T)
23 and 24 June  1408CZZ735
6.2
El Títere y el alfabetismo (T)
30 junio y 1 jul.  1468170024
PrestGara 6.3
Idazketa sortzailea gelan, nitikgura –II-: irudimena, emozioa, 5 giltza eta 5 zentzumen (T)
uzt. 7 eta 8  1408CZZ736
6.5
Educar para los conflictos desde el humor y la risa (prevención, afrontamiento y resolución) (T)   
28 / 30 julio  1468170026
6.6
Jendaurrean hizketan (T)
uzt. 29 eta 30  1468170027
6.9
Hablar siempre con eficacia: en privado, en público, en radio y en televisión (T)
25 / 28 agosto  1468170028
6.10
Cómo escribir y publicar un artículo de investigación (T)
28 y 29 agosto  ---

Animatu zaitezte!

2014/05/19

IBILALDIA 2014: Ekainaren 1ean Gernikan

"Euskararen Biohfera" lelopean Ekainaren 1ean Gernikan Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia, Ibilaldia, ospatuko da .

Euskara eta biosfera, EUSKARAREN BIHOZFERA.

Biosferaren barruan dibertsitatea, izaki bizidunak, sorkuntza kolektiboa, garapena kontrolatzeko gaitasuna… sartzen dira. Bihotza gure organo nagusia da, bizitza eta gorputza irudikatzen ditu, odola garraiatzen du… Bien batasunetik datorkigu EUSKARAREN BIHOZFERA. Izan ere, Urdaibai euskararen biosfera da, euskaraz bizi garenon sorkuntza-kolektiboa. Azpieuskalkien eta euskaldunon dibertsitate handia dago, eta euskaldunok gure garapena kontrolatzeko gauza gara.

Goizeko 10:00etatik aurrera milaka aukera egun paregabea pasatzeko. Begiratu!

IBILBIDEA:


 EGITARAUA:



 KONTZERTUAK:
- Gose (Urdaibai)
- Esne Beltza (Urdaibai)
- The Uski´s (Urdaibai)
- Arrutiko Intxaurrak (Urdaibai)
- Itziarren Semeak (Ikastola)
- Anje Duhalde (Lurgorri)


Informazio gehiago:

www.ibilaldia.com


ONDO PASA!

2014/05/16

"Irakurri Gozatu eta Oparitu": euskaraz irakurtzea merkeagoa da




IGO-2014

Liburuaren Nazioarteko Egunean hasita, eta ekainaren 30era arte, IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa jartzen du martxan Euskaltzaleen Topaguneak, zenbait euskara elkarte, udal , liburutegi eta liburu dendarekin batera. Irakurketa sustatzeko asmoz sortu den egitasmoa, Euskal Herri osoko 42 herritan, iaz baino dezente gehiagotan .

Bilbon, Bidarte eta Begoñako udal liburutegietan jarri dute martxan eta Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira ekimenean parte hartzeko:


1. Irakurri:
Lehenengo pausua irakurtzea da; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Herriko liburutegi publikora joan eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzea besterik ez da egin behar. Kanpainak dirauen bitartean, euskarazko liburua hartzen duen bakoitzak orri-markatzaile bat jasoko du opari, ekimenean parte hartu zein ez.


2. Gozatu:
Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun eta abar. Fitxa hori beteta, liburuzainak deskontu txartela emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.


3. Oparitu:
Azken pausua liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, bihotzeko azukre koxkorrari edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, %25eko deskontua izango dugu liburu dendan euskarazko beste edozein liburu erosterakoan ELKAR liburu dendetan, edo %50ekoa euskara elkarteko kidea izanez gero.



Egitasmoaren helburu nagusiak irakurzaletasuna bultzatzea, literaturarekin gozatzea eta gozaraztea dira, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez.

Baina, bide batez, oso garrantzitsuak diren bestelako helburuak ere lortu nahi ditu EuskaltzaleenTopaguneak ekimen honen bidez:
  • Euskara elkarteetako bazkideak liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo izateko gonbitea egitea
  • Era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, eta eragile horien guztien arteko harreman sarea euskaraz hedatzea
  • Azkenik, ekimen honek ekarpena egin nahi dio euskarazko liburugintzari, liburuen ekoizpena eta salmenta bultzatuz.

2014/05/15

Euskara irakaslearen dekalogoa (Irakasleen dekalogoa guztiok euskara irakasleak baikara)



1. Zu pertsona zara eta zure ikasle guztiak ere pertsona dira. Beraz, pertsonak zarete. Berdinak zarete … eta ezberdinak. Zuk urte gehiago dituzu eta baliteke eurak baino liburu gehiago irakurtzea .. zu, gainera, irakaslea zara eta egiten duzunagatik kobratzen duzu. Berdinak zarete eta ezberdinak zarete, baina ikasturte honetan behintzat zerbait duzue komunean: euskara, alegia.



2. Zure helburu nagusietako bat da klaseak 50 minutu baino laburragoak direla iruditzea. Gozatuz ikasi. Edozein irakaslerentzat ezinbestekoa da taldeen dinamizazioan formazioa izatea. Irakasle jatorrek animazio soziokulturalari buruzko ikastaroak egin eta liburuak irakurri dituzte. Euskarak irakasle erraztatzaileak behar ditu, dinamizatzaileak, animatzaileak, jabetzea erraztuko dutenak, ezagutza dinamizatuko dutenak eta erabilera animatuko dutenak. Irakasle azkarrek ondo dakite taldeen dinamizazioan trebatzeak arazo asko konpontzen dituela.



3. Jarrera, balio eta arau soziolinguistikoak lantzea oso funtsezkoa da! Garrantzitsuagoa da ikasle batek aurreiritzi bat ezagutu eta gainditzea, akats ortografikorik gabe idaztea baino. Aurreiritzi batek ikasle horrek euskaraz ez idaztea ekar dezake, azterketa aroa amaitu ondoren. Gaur eta hemen lehenetsi behar da ikasleek hizkuntza-gatazka ezagutu eta barneratzea eta giza-errealitateari buruzko ikuspegi kritikoa eraikitzen joatea. Adin txikikoak izateak ez du esan nahi herritarrik ez direla. Lehen ikasgaia: pertsonak dira hizkuntza prestigiatu edo desprestigiatu egiten dutenak, ez dira hizkuntzak pertsonei prestigio gehiago edo gutxiago ematen dietenak.



4. Ikasleak arazoaren parte baino, konponbidearen parte dira . Ikasgelako pertsona bakoitza eraldaketa sozialaren iturri izan daiteke (Ah! eta ez ahaztu institutuko lankideak eta gurasoak, jakina).



5. Azukrearen prezioa, sexismoa, bizikleta erabiltzea , tabakoaren kontrako legea, natura suntsitzea, osasun publikoa, adin nagusitasuna, hizkuntza, … dena da politika. Politika da herritarroi interesatzen zaigun oro, jendarteko kide garen heinean. Inor ez da apolitikoa, denoi, gutxi zein asko, interesatzen zaigulako jendartea. Beste kontu bat da alderdi batekoa izan ala ez. Eta hizkuntza eta jendartearen gaiari buruz ari gara berbetan. Beraz, garrantzitsua da gelan honen gainean eztabaidatzea: zer garrantzia du Gaztea irratiak? Zergatik ez dago ETBn rock-ari buruzko programarik? Ezinezkoa al da euskaraz ligatzea?


6. Garrantzitsua da psikologiari buruzko liburu batzuk begiratzea . Hizkuntza nortasun kontua da, soziala bezain pertsonala. Derek Walcott poetak, adibidez, honakoa esaten du: “hizkuntzaz aldatzen baduzu, bizitza aldatzen duzu”.



7. Errespetua eskatzen badiezu , errespetatu behar dituzu; sormena eskatzen badiezu, sortzailea izan behar duzu; lana eskatzen badiezu, langilea izan behar duzu; parte hartzea eskatzen badiezu, parte hartu behar duzu; komunikazioa eskatzen badiezu, komunikatzailea izan behar duzu; zuzentasuna eskatzen badiezu, zuzena izan behar duzu; ikasteko eskatzen badiezu, haiekin ikasi behar duzu; aldatzeko eskatzen badiezu, zuk ere aldatu behar duzu; zurekin fidatzea nahi baduzu, haiekin fidatu behar zara, eta abar.



8. Egiten duzunak mundua aldatzeko balio ez duela uste baduzu , ikasleek ez dute gauzak aldatzen ikasiko. Ezta tz tx baten ordez. Egiten duzuna gure hizkuntzaren egoera aldatzeko balio ez duela uste baduzu, ikasleek ere ez dute zugandik ikasiko hizkuntzaren egoera aldatzen. Ezkortasunak geldiarazten gaitu. Ez da hezitzailea. Jendarte arauek -ikusezinak, isilekoak- esaten dute zer den normala eta zer ez. Baina arau horiek aldatu daitezke. Irakasle baten eskolak emateko moduak arau horiek betikotu edo aldatzen lagundu dezake.



9. Testu-liburuek laguntza eman dezakete . Baina hizkuntza eredurik onenak kaleetan daude, telebistan, liburuetan, hiztegietan, egunkarietan, elikagaien etiketetan, telefono-gidetan, CDetan, DVDetan, interneten, gure elkarrizketetan. Materialik onena da gutako bakoitzak egiten duena.



10. Eskola kaleetara eraman behar duzu eta gelan sartu behar duzu kanpoko errealitatea. Hizkuntza jendartean bizi da. Gela ezin da izan burbuila. Ikasgelatik irten zure ikasleekin batera. Ikasgelatik irten eta hizkuntza bizi kanpoan, hitz egiten eta mespretxatzen duen jendearekin, ikasten eta ez ikusiarena egiten duen jendearekin, eraiki eta suntsitzen duen jendearekin. Bidaia bakoitza aurrera egindako pausoa da, beti.




Anima zaitez. Egun onak eta txarrak daude. Gogoratu une onak eta indarra hartu egiteko lan asko dagoelako eta hizkuntzak behar zaituelako. Arnasa hartu. Gazteek behar zaituzte. Zorte on.



Sechu Sendek idatzi eta Txerra Rodriguezek( Garagoikoa blogean) itzuli du.



2014/05/14

Itzultzaile automatikoak eskura!


Euskadi.net webgunean Euskara-Gaztelania eta Ingelesa-Euskara itzultzaile automatikoak eskura jarri eta Gaztelania-Euskara itzultzailea hobetu dute.

Oran itzultzaile automatikoa osotua eta berritua eskura daukagu. Baita smartphone edo tableterako aplikazioa ere!


Tresna hau lagungarri izango zaizu testu labur orokorrak eta webguneak gaztelaniatik euskarara, euskaratik gaztelaniara eta ingelesetik euskarara itzultzeko. Beraz, laguntza-tresna bezala hartu eta kontuan izan emaitza BETI gainbegiratu behar dela. Itzuli nahi den testua ONDO idatzita egon behar da (tildeak, akats ortografikoak eta sintaxi zuzena zainduz). Ez da erabili behar hiztegi moduan, ez eta lagunarteko hizkuntzako edo hizkuntza berezituetako testuak itzultzeko ere.

Egin klik hemen sisteman sartzeko.

Maiatzaren 18a, museoen eguna!



Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horregatik, Bizkaiko 19 museok jarduera egitarau oparoa eskainiko dizkiete beren bisitariei. Besteak beste, gidatutako bisitaldiak, tailerrak, jolasak eta erakusketak, kontzertuak eta adin guztietarako dohaineko sarrerak. Programatutako jarduerak maiatzaren 17an hasiko dira, "Museoen Gaua" jardunaldiarekin.

"Bildumek konexioak sortzen dituzte" leloarekin, ICOM museoen nazioarteko erakundeak edizio honetarako proposatua, Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait jarduera aurkeztu ditu, ospakizunarekin bat egin duten Bizkaiko museoetan prestatuak. Bizkaiko 19 museok: Bilbo, Abanto-Zierbena, Gallarta, Bakio, Balmaseda, Galdames, Gernika-Lumo, Kortezubi, Leioa, Muskiz, Portugalete, Sopuerta eta Ziortza-Bolibar, bat egin dute ekimen honekin eta dohaineko jarduera piloa antolatu dute maiatzaren 17 eta 18rako.

Adibidez, Arkeologi Museoan, “Museoen Nazioarteko Eguna 2014” ospatzeko antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko gonbidapena egiten digute. Hauek, maiatzaren 17an eta 18an aurrera eramango dira.