2015/12/16

Gabonetan, zinemara!!!




Koko izeneko dragoi txikiaren eta haren lagun Oskarren abenturak pantailaratuko dituen film alemaniarra euskaraz estreinatuko dute bihar, abenduak 11, zinema aretoetan. Bilbon, Gasteizen, Donostian, Portugaleten eta Amorebieta-Etxanon izango da ikusgai.

Zineuskadiren Zinema Euskaraz egitasmoak animaziozko enegarren lana bikoiztu du, euskal haurrentzako zinema eskaintza handitzeko asmoz. Alemanian iaz estreinatu zuten animaziozko filma da, eta Hubert Weiland eta Nina Wels dira filmeko zuzendariak.
Koko hegan egiterik ez duen dragoi hegalaria da, eta Oskar barazkijalea bihurtzea erabaki duen dragoi haragijalea. Biak ala biak lekuz kanpo sentituko dira Dragoi Uhartean. Baina Matilda arantzurdearekin batera, sekulako abenturak biziko dituzte, eta tamaina eta forma guztietako dragoiak ezagutu.

Bost zinema aretotan

Filma, abenduaren 11ean, estreinatu zuten euskaraz. 
Ondorengo zinema aretoetan da ikusgai:
Bilboko Multicines 7n
Gasteizko Multicines Florida
Portugaleteko Multicines Docken
Donostiako Antiguo Berrin
 Amorebieta-Etxanoko Zornotza aretoan

Eta gero, beste film berri bat ikusteko aukera izango dugu, Goya Sarietarako hautatutakoa hain zuzen ere...


Oso ondo pasaaaaaaa!

2015/11/17

Bazter Fest 2015, Bilbon, Azaroak 26 eta 27


Azaroaren 26 eta 27an Bazter Fest jaialdia ospatuko da Bilbon, Eskina Femenina eta Kultura Barrutik programaren eskutik.

Azaroaren 26an, San Frantziskoko Udaltegiak "Emakumeak taula gainean" mahai-ingurua jasoko du, 19.30etan.
Miren Aranguren (musika y feminista), Saioa Cabañas ( Emarock proiektuaren partaidea), Aneguria (Eskina Femenina), Maria Rivero (Siroka eta Hutsa taldeen ) eta La Basu (Eskina Femenina) egongo dira mahai-inguru honetan.
Azaroaren 27an, aldiz, Nizuri Tazuneri, La Basu eta Sylaren kontzertua ikusi ahal izango dugu Hika Ateneoan.