2015/01/26

Zer egin behar dut ordenagailuan WhatsApp erabiltzeko?


 bistaratzen
Argibide zehatzak eta argiak, euskaraz Argia.eus-en WhatsApp aplikazioa (egun ia ezinbesteko bihurtu zaiguna) ordenagailurako ere eskuragarri izango dela iragarri dute.
Hori lortzeko zer-nola egin behar dugun labur, zehatz eta argi azaltzen du Argia.euseko artikulu honek: 
http://www.argia.eus/albistea/whatsappek-web-bertsioa-plazaratu-du 


2015/01/22

DANBORRADA GURE ESKOLAN!!!!



Aurten donostiarrak ez dira izan bakarrak Danborrada ospatzean, gure ikastetxeko lehen hezkuntzako ume batzuk joan dira haiekin ospatzera.
San Jose ikastetxeari esker, gure umeak desfilatu egin dira bere konpainian.
Esperientzia izugarri eduki dute zuek konprobatzeko hemen argazki batzuk dituzue: 








Zalantzarik gabe, datorren urtean berriro hara joan nahi izango dute!!!!






2015/01/19

ikusi eta ikasi


Ikusi eta Ikasi 2013 izeneko programaren irudiaIkusi eta Ikasi aisia, kultura eta heziketa uztartzen dituen kultur zirkuitua da. Zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak uztartuko dira: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua, ipuin kontalariak..
Helburua euskaraz aritzera animatzea da.
  
Hartzaileak:
2 eta 8 urte tarteko umeak.
Data:
Urtarril-martxoa.
Lekua:
  • Basurtuko Udaltegia: Zankoeta kalea 1.
  • Begoñako udaltegia: Club Deportivoren Zirko Amateurren kalea, 2.
  • Deustuko Bidarte udaltegia: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 42.
  • Castañoseko udaltegia: Castaños, 11.
  • Errekaldeko udaltegia: Altube zeharkalea, 6.
  • Abandoko udaltegia: Barrainkua, 5.
  • Epalza Alargunaren ikastetxea: Tiboli kalea, 5.
  • Juan Delmas ikastetxea: Zamakola kalea, 174.
  • Karmen Aretoa: Indautxu plaza z/g.
  • Bilborock aretoa: Mesedeetako kaia, 1  
Informazio gehiago lortzeko klikatu hemen:
http://bilbao.net/cs/Satellite?c=BIO_Generico_FA&cid=3004224777&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Generico_FA%2FBIO_generico
Bere blogaren helbidea ere ematen dizuegu:
 www.ikusietaikasi.net 
Ikuskizun guztiak DOHANIK dira!!!!!
Anima zaitezte!!!! 

2015/01/15

Euskal kantak ezagutu!

Euskal kanten inguruko aholku batzuk biltzen ditu gureazbla.com webguneaki Maite Goñi irakaslearen eskutik. Lehenik, euskal kanten letrak kontsultatzeko aukera ematen duen Kantu Liburuxka apilkazioaz aritu da. Horrez gain, Kantari liburuxka digitalaz ere eman ditu azalpenak Goñik. Horretaz aparte, beste aplikazio eta baliabide interesgarriak aurkeztu ditu. Ezagutzeko...


KLIKATU HEMEN!


MaiteGoñi