2015/02/26

DINOSAUROAK BILBON!!!!!!!

Itsas Museoko kanpoaldeko karpa handietan 4.000m2tako erakusketa kokatu da,“Izotz aroko erraldoiak, Giza eboluzioa eta Dinosauroak” deritzona.

Erakusketak historiaurreko agertoki desberdinetan zehar ibilbide bat eskaintzen digu, eboluzioaren kronologia jarraituz. Dinosauroen arotik abiatu eta izotz aroko erraldoietatik zehar giza eboluzioa aurkezten digu.


Pieza bakoitza bere benetako tamainan diseinatuta dago, batzuk mugimendu eta guzti, arnas hots eta soinuekin, oso efektu erralista lortuz. Gainera, erakusketa harrigarri eta bitxiagoa egiteko, pieza hauen habitat naturalak sortu dira.  Euretako bakoitzak bere informazio panela izango du lagun.

Erakusketa martxoaren 4tik apirilaren 19ra arte egongo da ikusgai , astelehenetik ostiralera bitartean ikasleentzat, 10.00etatik 14.00etara; eta publiko orokorrarentzat berriz, ostiraletan 16.00etatik 21.00etara eta asteburu, jai egun, jai-bezpera eta aste santuan (martxoaren 27tik apirilaren 12ra) 11.00etatik 21.00etara.
Sarreren prezioak bisitatu nahi diren guneen arabera bereiztuta daude. (3 urtetik beherako umeak dohainik).
Kanpoaldea bisitatzeko sarrera:
- Umeak: 7€ (3-12 urte bitarteko umeak pertsona heldu batekin lagunduta egotea beharrezkoa da).
- Helduak: 10€.
Sarrera bateratua: kanpoko erakusketa, barrukoa eta Itsas Museoa bisitatzeko:
- Umeak: 8€
- Helduak: 12€
- Familientzako bonua: 28€ ( 2 heldu eta bi ume).
Ikastetxeak: ikasle taldeekin bisita bereziak antola daitezke. Ikasleentzako sarreraren prezioa: 5€.

Informazio gehiago klikatu hemen:  http://www.museomaritimobilbao.eus/mmrb/web/paginas/index.asp?cod=06471CD4-EEBD-4ECA-9E36-06E2176CC97B&Reg=3A6F056B-B797-43EA-88E0-7D57D8AFBAD3&idioma=E&idiomaAnterior=C

EZ DAGO PLAN HOBERIK: EUSKARA ETA ELKARTASUNA

2015eko OTSAILAK 28: GAIXOTASUN ARRAROEN NAZIOARTEKO EGUNA GERNIKAN

dmder_LOGO 

Otsailak 28 Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna da eta aurten Berritxuak-ek Gernikan antolatuko duen festa batekin ospatuko du. Dena modu solidarioan 11:30tan emango diogu hasiera gaixotasun arraroak pairatzen dituzten familien hitzaldiekin eta itxiera 2 musika talderekin emango diogu.

Egunean zehar izango den gai-zerrenda ikusi dezakezue hemen, dagoeneko abisatzen dizuegu sorpresa ugari izango ditugula bertan.
 
ORDUTEGIA
11:30 HITZALDIA:  “BIZIMODUA GAIXOTASUN ARRARO BATEN AURREAN”
12:30 ROSS DANTZA ESKOLA Ekitaldia + ZUMBA klasea umeentzako

14:30 HERRI BAZKARIA Txartelak salgai: Astra, Gernikak denda batzuetan.10 €
16:00 UMEENTZAKO TAILERRAK
19:30 UMOREZKO MONOLOGOAK Jony Prohibido + Gotzon Arrien
21:00 KONTZERTUAK Malvadillos + GreenDog

Informazio gehiago lortzeko:

ANIMA ZAITEZTE!!!!

2015/02/19

XV Arrigorriagako Herri Krosa

KORRIKAREN IBILALDIA  EGITEKO PREST???? Entrenatzeko aukera bikaina izango duzue XV Arrigorriagako Herri Krosan.



Resultado de imagen de pies corriendo


Otsailaren 22an ospatuko da XV Arrigorriagako Herri Krosa, Urbiko Triatloi Taldeak antolatuta. Sei kategoria egongo dira guztira: Txikia A (11:00), Txiki B (11:10), Txiki C (11:25), Txiki D (11:45), lasterketa motza (12:15) eta Klasikoa (12:15).
Izen-ematea Urbiko Triatloi Taldearen bitartez egin daiteke. Probaren egunean ez dira inskripziorik onartuko. Gainera, Tinduf-eko kanpamenduetarako janari bilketa egingo da lasterketa egunean.
ONDO PASATU!!!!!

ORAINDIK INAUTERIAK EZ DIRA AMAITU!!!!!



OTSAILAREN 20, 21 eta 22an SANTUTXUKO INAUTERIAK ospatzen dira, hona hemen hain programa.

 ATERA BERRIRO MOZORROA!!!!!!!

Enlace permanente de imagen incrustada

2015/02/18

Haurrari euskaraz eta bikotearekin erdaraz

Gure seme-alabek erabiltzen duten hizkuntzaren arduradun sentitzen gara, euren heziketa gure ardura dela oso barneratuta daukagu. Baina sarritan ez gara konturatzen bikotearekin geure arteko elkarrizketa horietan erdaraz egiten dugula. Bikote elkarrizketa horiek sarritan ez dira pribatuan ematen, parez-pare entzule txiki edo ertainak ditugu. Esponja batzuk bailiran guztia xurgatzen ari dira etengabe eta egoera horietatik euren hizkuntza-ohiturak eraikitzen dituzte.


Taldean erdaraz batengatik

Oso ohitura zabaldua da, euskaldunon artean, erdarara jotzea taldeko kide batek euskaraz ez dakienean. Hainbat izan daitezke arrazoiak, baina gehienetan euskaraz mintzatzen ez denarekiko errespetuagatik egiten dugula diogu. Baina errespetuz jokatzea al da hori? Berdin jokatzen al dugu bestelako kasuetan? Sukaldatzen ez dakienari gurekin ez etortzeko esaten diogu? Edo nola egin erakusten diogu? Futbolean jolasten ez jakiteagatik baztertzen dugu edo gurekin jolastera gonbidatzen dugu?


Euskaldun berriarekin pazientziarik ez...

Euskara ikasten ari direnak gogotsu daude, euren maila hobetu nahi dute eta horretarako inguruneak bilatu nahi dituzte. Euskaldunokin hitz egitean behin eta berriro saiatzen dira, baina pixkanaka doaz, pentsatuz eta mihiari apurka-apurka eraginez, akatsak eginez. Horrek gure pazientziarekin amaitzen du, ezin dugu gehiago eta erdaraz eginez konpontzen dugu edo esaldien gramatikan eta sintaxian etengabeko zuzenketak egiten dizkiegu.


Lehen hitza euskaraz

Gasteiz, Donostia edo Bilbo erdiguneko kafetegi batean sartzen gara, hiri horietako autobus gidariari zuzentzen gatzaizkio edo paseatzen dabiltzanei kale batera nola iritsi galdetzen diegu. Zuk nola egingo zenuke lehen hitza? Euskaraz? Seguru? Tamalez, euskaldunon buruak, askotan, aldez aurretik juzkuak egiten ditu eta hainbat egoeratan erdaraz zuzentzeko hautua egiten du. Jakin, Euskal Herrian 700.000 pertsonak euskara hitz egiten dutela eta beste 400.000ek hitz egin gabe ere, ulertzen dutela euskaraz. Guztira beraz, 1.100.000 pertsonei euskaraz zuzendu ahal gatzaizkio. Aukera asko ditugu horiekin topatzeko, ezta?


Eta txipa aldatuko bagenu?

  http://www.aldatutxipa.eus/images/burua.jpg

 ZERGATIK ALDATU BEHARKO NUKE TXIPA?

Euskaldunok, gure eguneroko bizitzan, pertsonen arteko harremanetan bestearen hizkuntza ezagutza aldez aurretik epaitzen dugu sarritan, eta horren arabera gure hizkuntza jarrerak moldatzen ditugu.
Nire bizilaguna den Patxiri euskaraz egiten diot, horrela ohitu naizelako; baina hainbat lekutara joatean, kalean topatzen dudan ezezagun bati gazteleraz galdetzen diot; nire haurrari euskaraz mintzatu dadila eskatzen diot, baina nire bikotearekin “gauza serioez” gazteleraz egiten dut; euskaraz ikasten ari direnak animatzen ditut, baina beraiekin hizkuntza horretan hizketaldi bat izateko pazientziarik ez dut.
Eta horrela jarraitu genezake hamaika eta bat adibide jarriz. Ondo legoke txipa aldatzea, ezta?


#POZIKTIBITY
Txipa aldatu, izan Poziktibity! Zer den hori? Euskararekiko jarrera bat. Jarrera positiboa, aktiboa, aurreiritziak alde batera utzita ahal dugun guztietan euskaraz jardutea, edozeinekin, edozein egoeratan, hala nahi dugulako. Gure herrian euskaraz ulertzen duen jende asko eta asko dago, ez al da hala? Goza dezagun gure hizkuntzaz naturaltasun osoz.
Euskaldun askoren eguneroko bizitzako hainbat egoera esketx desberdinetan irudikatu ditugu, umorez zipriztindurik, euskaldunon jarrera baikorra lortzea baitugu helburu, poziktibity jarrera, hain zuzen ere.