2015/05/23

Ikastetxeko izar handi bat "Izarrak kalean" telebista saioan?

Etorkizuneko euskal artisten kabia...non eta gure ikastetxean! "Izarrak kalean" Eitb1-eko saioaren bigarren edizioa laster abiatuko da eta parte hartzeko castinga maiatzaren 30a arte irekita dago.

DBH 4.mailako Miriam Lujuak ez du birritan pentsatu, kamera eta kitarra hartu eta bere bideoa bidali du Euskal Herri osoak ahots magiko honetaz gozatu ahal izan dezan. Berak konposatutako kanta da "Txoriak".

http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/izarrak-kalean/castingak/bideoak/osoa/3224968/bideoa-miriam-lujua-txoriak/


Sorte on saioan!  Biharko eszenatokietan hegan egiten ikusiko zaitugu. "Txorionak"!!!

2015/05/20

HIK HASI UDAKO TOPAKETAK



Hik hasi proiektuak hamaseigarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera, uztailaren 1ean, 2an eta 3an ­Donostian; eta EHUko Leioako Irakasle Eskolarekin batera, berriz, 6an, 7an eta 8an, Leioan.
Ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako irakasleak elkartzeko eta beren esperientziak trukatzeko topaleku izango da. Bertan, hausnarketa, asmo, ideia, proiektu eta berrikuntzak plazaratuko dira.
Ordutegia
Ikastaroak: 9:00etatik - 14:00etara
Arratsaldeetako saioak, Donostiako Pedagogian soilik: 16:00etatik - 18:30era
Kopuru mugatuko ikastaroak direnez, ikastaro horietan aurrena izena ematen dutenek izango dute lehentasuna. 


Resultado de imagen de hik hasi udako topaketak 


Informazio gehiago lortzeko klikatu hemen:
http://www.hikhasi.eus/topaketak

2015/05/14

Xabiroi aldizkaria gure ikastetxean!!!!



Xabiroi euskarazko komiki aldizkaria da. Lehen alea 2005ean atera zuen. Aldizkaria Euskal Herriko Ikastolen federazioak argitaratzen du. 30.000 ale baino gehiago ematen du argitara hiru hilerik behin.
Hamabi eta hemezortzi urte bitarteko gazteak ehizatzen dituen euskarazko komiki aldizkari bakarra da Xabiroi, eta euskal komikigileen azken sorkuntzak plazaratzen ditu hiruhilero.
Oraindik aurrera, gure ikastetxean irakurtzeko aukera  edukiko duzue.  

Udaberriko Bertso-Saioak Santutxun

Bertso






Udaberriko Bertso Saioak 31. edizioa hasi du maiatzaren 9an, Santutxu auzoko Karmelo plazan. Egun horretako, gaur egungo Bizkaiko eta Euskal Herriko txapeldunak diren Fredi Paia eta Amets Arzallus, hurrenez hurren, Jon Maia eta Alaia Martin izango dira, besteak beste.
Bigarren saioa maiatzaren 23an izango da. 13:00etan izango da, Karmelo plazan, eta Euskal Herriko txapeldun izandako Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña, Julio Soto (egungo Nafarroako txapelduna) eta Igor Elortza arituko dira.
Karmelo plazako hirugarren hitzorduak, maiatzaren 30ekoa, ‘Glosadors vs. Bertsolariak’ saioa hartuko du, Mireia Mena eta Ferriol Macip katalanak eta Oihana Bartra eta Aitor Sarriegi euskaldunak arituko direlarik. Gai jartzailea Ainhoa Aranburu izango da, eta Pau Vinyoles eta Ismael Moll musikariak ere arituko dira.
Bestalde, Begoñako udal zentroan, eta Bartzelonako Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker baita, Roser Texidó eta Jaume Fargas zuzendariek egindako ‘Glosadors’ filma eskainiko da maiatzaren 28an. Halaber, bertso-poteoaren edizio berria antolatu da maiatzaren 15erako.

Ez galdu bertsolariak bat-batean aritzen ikusteko aukera paragabe hau.
Hona hemen egitaraua:


2015/05/06

NizuriTazuneri, rapa euskaraz egiten duen bikotea



Errenterian, Estefania Beneyto Fanny eta Unai Nieva Norzzone rap kantariekin izan da Ibon Gaztañazpi ETBko HERRI PEOPLE saioan. 
NizuriTazuneri bikotea osatzen dute. Rapa euskaraz kantatzen dute Fannyk eta Norzzonek. 
Euskara eta rapa bilduta interesgarria ezta??