IKASLE EGILE

DBH 3. MAILAKOEN ANTZEZLANA



Kaixo guztioi!!

Duela bi aste antzezlan bat egin genuen 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Klasean "Gure Ahozko Literatura" gaia landu genuen eta besteek zertan datzan jakitea nahi genuen;horrela, gai hau ematerakoan zenbait gauza jakingo dituzte.




Oso urduri ginen jendea falta zelako eta dena prestatzeko denbora gutxi eduki genuelako. Arazo batzuk eduki genituen baina azkenean guk pentsatzen genuen baino askoz hobeto atera zen eta oso pozik jarri ginen Erikak zoriondu gintuenean.










NEREA LECIÑANA ETA ANDREA CARBAJO









NAFARROAREN EGUNA 


Apirilaren 27an Nafarroa osoaren festa ospatuko da Baigorrin, Nafarroa garaia eta Nafarroa Beherea bereizi gabe. Urteroko zita da, Nafarroaren Eguna.



 

Egun osoan zehar Baigorriko karriketan dantzari, bertsolari eta musikari andana izango da jardunaldia girotzen. Goiz osoan merkatua egingo da Elizako plazan eta, horrez, gain, desfilea, txalaparta, bertsolariak, dantzariak eta abar izango dira. Bazkal aurretik, ekitaldia egingo da eta ondoren herri bazkaria. Arratsalderako, kirol animazioa, dantza ikusgarriak etakontzertuak.
Iturria:



Imanol Puebla eta Mike Castillo.












"AVIS ETA ALBA:HILDAKOEN EREMUAN"AITOR ARANA

 

DBHko 3.mailako ikasleok Aitor Aranaren liburu hau irrakurri egin dugu.

Gure ustez oso liburu ona da eta historia  entretenigarria da, baina batzuetan kapitulo bakoitza birritan irakurri izan behar egin dugu. Oso liburu gomendagarria da eta
beste bi liburuak irakurtzeko gogoekin geratzen gara. (trilogia bat da)



Pasa den apirilako 9an Aitor Arana idazlea gure ikastetxera etorri zen, eta hainbat gauza kontatu egin zizkigun liburuari buruz. Gutzi gora behera ordu bat egon ginen berarekin, hark gure galderak erantzuten. Gure ustez oso jatorra zen, pazientzia handia zeukan eta oso ondo erantzun zigun. 



 Liburuen marrazkilaria Ivan Mata da; berarekin egon zen liburuaren aurkezpenean.



Yaiza, Janire eta Michelle












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina