2014/04/14

Bilboaldeko bertso finaleko bigarren kanporaketa Santutxun


Ez zen jendetzarik bildu atzo arratsaldean Santutxuko Garoa txokoan, baina bertaratu zen dozenako taldeak Arrigorriagako lehen kanporaketan baino saio sendoagoa entzuteko aukera izan zuen.


Joseba Barandiaranek irabazi zuen atzoko kanporaketa. 195 puntu eskuratu zituen eta maiatzaren 3ko finalerako txartela. Bere ostean geratu ziren Txaber Ormazabal (185 puntu) eta Axier Goñi (178,5 puntu) ere sailkatu dira finalerako. Kanpoan geratu dira Santutxuko Irati Erkizia (176 puntu), Mikel Galartza (171 puntu) eta Peio Molinuevo (156,5 puntu).



Bilbokaldeko finala
Maiatzaren 3an, Hika Ateneoan (17:30) jokatuko den Bilboaldeko finaleko bertsolariak erabakita geratu dira. Hurrengo hauek dira:

- Oihana Bartra Arenas
- Peio Ormazabal Villanueva
- Joseba Barandiaran Andueza
- Txaber Ormazabal Villanueva
- Arkaitz Zipitria Mendizabal
- Axier Goñi Arsuaga



Artikulo osoa ikusteko:  http://uriola.info/santutxu/1397231697403

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina