Karitatearen Alabak-Begoñako Andra Mari ikastetxeko Normalkuntza taldearen bloga
2014/10/16
AZOKAK
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ARRANTZA AZOKEN INFORMAZIO OSOA LUZATZEN DIZUEGU, DATA ETA HERRIZ ORDENATUA GIDA PRAKTIKO BATEAN.
2014/10/14
URRIKO AZKEN ASTELEHENA
Urriko azken astelehenean Gernika-Lumon
egiten den gastronomia, nekazaritza, abeltzaintza eta eskulanen azoka
garrantzitsuena da bertan egiten direnen artean, baita EAEko
jendetsuenetakoa ere. Festak herriko erdigune guztia hartzen du,
baserritarren ia 900 saltokiak San Joan Ibarra, Pasealeku, Artekale eta
Juan Kaltzada kaleetan zehar jarrita daudela.
Azoka honen xarmetako bat izaten da produktuen lehiaketa, hala nola,
barazkiak, frutak, loreak, gazta, txakolina eta eztia. Epaileek goizean
goiz sailkatzen dute jeneroa eta, une horretatik aurrera, beren
produktuak sal ditzakete baserritarrek. Sari-banaketa eguerdian egiten
da, Merkurio iturriaren aurrean.
Kalejirek eta bertso-saioek giroa alaitzen dute goiz osoan zehar.
14:00etatik aurrera, saltokiak jasotzen badituzte ere, jai-giroak eta
ekitaldiek ez dute etenik izaten. Arratsaldean, zesta-punta, pala,
erremonte eta esku-pilota partidak izaten dira.
UDAGOIENEKO ESAERA ZAHARRAK
URRIKO ESAERA ZAHARRAK!
·
Urri eguraldia, eguzkia eta euria.
·
Urria, usoaren galgarria.
·
Urriaren azkenean, gaztainea etxean.
·
Urriaren txerri, mal txerria.
UDAZKENEKO PAISAIA...
UDAZKENEKO PAISAIA...
2014/10/02
Tinko Zinema
Lehen Hezkuntzako talde batzuk ondorengoko filmeak ikusiko dituzte Alhondigan: Polleke eta Igelak eta zapoak.
Polleke:
Polleke, 11 urteko neskatoa, bizilagun duen Mimoen mutil marokoarraz maiteminduta dago.
Zoritxarrez, kultura ezberdinekoak direla medio, mutikoari gurasoek neska ikustea debekatu diote.
Polleke triste dago eta aiton-amonen baserrira joan da babes bila. Bitartean ama, Polleke-ren irakasleaz maitemintzen da; aita, Spiek, espiritu librea eta baikorra zuena, pixkanaka kaleko junkie bihurtzen ari da.
Igelak eta Zapoak:
Sei urteko Maxek zeregin garrantzitsua dauka : Erietxean dagoen bere anaiarentzat igel buruak aurkitzea, beharrezkoak baititu sendatzeko. Zeregin honetan Jessek lagunduko dio eta abentura zoragarri bati ekingo diote. Bidean, zelai, baserri, animaliak eta basoak ezagutuko dituzte. Arraro ibiltzen den beldar baten lagunak egiten dira, behiak jezten erakusten dien mutil bat eta txerriekin jolasten duen neska bat ere ezagutuko dituzte eta azari eta orein batekin topo egiten dute ! Baina Max eta Jessek aurkituko al dituzte igel buru famatuak?

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)