2014/10/02

Tinko Zinema

Lehen Hezkuntzako talde batzuk ondorengoko filmeak ikusiko dituzte Alhondigan: Polleke eta Igelak eta zapoak.

Polleke:

Polleke, 11 urteko neskatoa, bizilagun duen Mimoen mutil marokoarraz maiteminduta dago.
Zoritxarrez, kultura ezberdinekoak direla medio, mutikoari gurasoek neska ikustea debekatu diote.
Polleke triste dago eta aiton-amonen baserrira joan da babes bila. Bitartean ama, Polleke-ren irakasleaz maitemintzen da; aita, Spiek, espiritu librea eta baikorra zuena, pixkanaka kaleko junkie bihurtzen ari da.
 http://upload.wikimedia.org/wikipedia/en/e/e4/Film_poster_Polleke.jpg

Igelak eta Zapoak:

Sei urteko Maxek zeregin garrantzitsua dauka : Erietxean dagoen bere anaiarentzat igel buruak aurkitzea, beharrezkoak baititu sendatzeko. Zeregin honetan Jessek lagunduko dio eta abentura zoragarri bati ekingo diote. Bidean, zelai, baserri, animaliak eta basoak ezagutuko dituzte. Arraro ibiltzen den beldar baten lagunak egiten dira, behiak jezten erakusten dien mutil bat eta txerriekin jolasten duen neska bat ere ezagutuko dituzte eta azari eta orein batekin topo egiten dute ! Baina Max eta Jessek aurkituko al dituzte igel buru famatuak?
http://www.tinkoeuskara.org/files/filmeak/1257855247_1.jpg

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina