Goiz osoa eman du gaur Santutxuko Karmelo kaleak jendez beteta eskolen arteko Play Back saiorako. 400 lagun inguru batu dira bertan. Berau izan da 14. Santutxu eta Txurdinagako Euskararen Asteari amaiera eman dion ekitaldia.
Mahatserriko ikastetxeetako ikasleak oholtza gainean ikusteko aukera
izan da gaur goizean; 150 gazte inguru nor baino nor aritu dira Play
Back txapelketan. Karmelo kalea aire libreko eszenatoki erraldoi
bilakatuko da partaide, irakasle, guraso eta bertaratu diren auzotarren
gozamenerako. 400 lagun inguru elkartu direla jakinarazi digute
antolatzaileek. Udaltzainek Karmelo kalea okasiorako ibilgailuentzat
ixteko prest egon diren arren, azkenean ez dute itxi, eta espaloian
estututa moldatu dira partaideak eta ikusleak.
Hasierako "kaos unea" gaindituta, "oso giro onean" burutu da lehia,
Patxi Zuluaga antolakuntza taldeko kideak adierazi duenez. Ikastetxeen
parte-hartze handia izan da. Talde txikiak zein 15 lagunekoak izan dira
oholtza gainetik bi txandetan pasa direnak. Azkenik irabazle Karmelo
Ikastolako "Gabak zerurari begire" taldea eta Begoñako Andramari
ikastetxeko "Orain da" taldea izan dira. Beraiek gailendu dira 22
talderen artean.
"Oso baikorra" izan da hortaz antolatzaileek egin duten balorazioa.
Ekitaldi honekin eman zaio amaiera 14. Santutxu eta Txurdinagako
Euskararen Asteari.
Zorionak 5. eta 6. mailakoei! Irabazitako bandera gure Euskal Txokoan ikus dezakezue! Abeslari primerakoak zarete!
Albistea ikusteko, klikatu hemen: http://uriola.info/santutxu/
Albistea ikusteko, klikatu hemen: http://uriola.info/santutxu/
Zorionak 6 eta 5 maila!
ErantzunEzabatuKaixo lagunok!!! ZORIONAK irabasleei.
ErantzunEzabatu