2014/05/14

Maiatzaren 18a, museoen eguna!



Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horregatik, Bizkaiko 19 museok jarduera egitarau oparoa eskainiko dizkiete beren bisitariei. Besteak beste, gidatutako bisitaldiak, tailerrak, jolasak eta erakusketak, kontzertuak eta adin guztietarako dohaineko sarrerak. Programatutako jarduerak maiatzaren 17an hasiko dira, "Museoen Gaua" jardunaldiarekin.

"Bildumek konexioak sortzen dituzte" leloarekin, ICOM museoen nazioarteko erakundeak edizio honetarako proposatua, Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait jarduera aurkeztu ditu, ospakizunarekin bat egin duten Bizkaiko museoetan prestatuak. Bizkaiko 19 museok: Bilbo, Abanto-Zierbena, Gallarta, Bakio, Balmaseda, Galdames, Gernika-Lumo, Kortezubi, Leioa, Muskiz, Portugalete, Sopuerta eta Ziortza-Bolibar, bat egin dute ekimen honekin eta dohaineko jarduera piloa antolatu dute maiatzaren 17 eta 18rako.

Adibidez, Arkeologi Museoan, “Museoen Nazioarteko Eguna 2014” ospatzeko antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko gonbidapena egiten digute. Hauek, maiatzaren 17an eta 18an aurrera eramango dira.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina