2014/12/01

DURANGOKO AZOKA 49 KULTURAREN PLAZA!!!!

Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen,  helburu nagusi  zuen: Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea.
Gaur egun, Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea bihurtu da. Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabalduz.

Kulturgintzaren erronkak Azoka erdigunera
Ostiralean, gure ikastetxeko DBHko eta LHko hirugarren mailako arduradunak hara joango dira. Euskal literatura eta musikaren azken berriak han ikusteko eta guri zabaltzeko.
Aprobetxa dezatela!!!
Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen:http://www.durangokoazoka.com/eu/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina