2015/03/04

Goian bego

Joshua Aaron Fishman (Philadelphia, AEB, 1926 - 2015eko martxoaren 1a) hizkuntzalari estatubatuarra izan zen. Mundu mailako ospea zuen, batez ere, hizkuntzaren soziologiaren gainean, baita elebitasun, etnizitate eta hizkuntza plangintzaren gainean ere.

Fishmanek 100etik gora artikulu eta monografia idatzi ditu honelako gaiez: elebitasuna, ele biko heziketa eta gutxiengoen heziketa, Yiddish hizkuntzaren soziologia eta historia, hizkuntza-plangintza, hizkuntzen indarberritzea, hizkuntza eta nazionalismoa, hizkuntza eta erlijioa, eta hizkuntza eta etnizitatea.
 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina