2014/03/24

EUSKARAREN ALDEKO FLASH MOB AUZOAN

Datorren Apirilaren 5ean, Santutxu-Txurdinagako Euskara Astean, Euskararen aldeko Flash Mob bat grabatuko da. Lehenengo probak eguerdiko 12etan hasiko dira Karmelo kalean (Bonaparte kaletik gora) eta 13:00ean grabazioa izango da. 

Auzoko elkarteak,ikastetxeak,familiak, eta bizilagun guztiak parte hartzeko gonbidatuta zaudete. Hori bai, komenigarria da koreografia praktikatzea. Hemen dituzue bideo pare bat pausoak ikasteko. 
 

Ikastetxean DBHko ikasle batzuekin gaur hasi gara entseguak egiten. Saioak gimnasioan  patio orduan izango dira aste honetan eta hurrengoan astelehenetan,ostegunetan eta ostiraletan. 

Animatu eta parte hartu!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina