2014/03/28

14. Euskararen Astea!

Ze gutxi falta den auzoko Euskararen Astea ospatzeko! Apirilaren 4tik 9ra ekintza askotan parte hartu ahal izango dugu auzoan!

Santutxu-Txurdinagako Euskararen Astea hurbil dugu eta elkarlanean egindakoaren emaitza  laster izango dugu ikusgai. Nahiz eta urte osoan zehar Euskararen alde lan egiten jardun, bai eskolan bai auzoan, aste honetan zehar Euskarak benetan duen garrantzia azpimarratzeko unea iritsi da. Horretarako, apirilaren 4tik 9ra auzoko eragile eta eskolen arteko elkarlanaren bidez, ondorengo egitaraua prestatu dugu auzoan. Ea gustuko duzuen.

 Apirilak 4 --> Santutxu kantari eguna izango da. Arratsaldeko 20:00 abesbatza desberdinak bilduko dira (horien artean auzokoa) Karmelo plazan eta auzoan zehar kantu- kantari jardungo dute. 

Apirilak 5 --> 12etatik aurrera Zona inguruan bai eskoletan bai auzoko elkarte desberdinetan prestatu duten Flash Mob-aren entsaiuak eta azken grabaketa egingo da. Lagun asko espero ditugu eta zeu horietako bat izan zaitezke. Arropa koloretsua ekarri...eta dantzatzeko gogoa!

14:00etatik aurrera berriz, Koadrilen eguna ospatuko da; Koadrilak ilusioz prestatu dute egun hau eta horren adibide antolatu dituzten herri bazkaria, koktel lehiaketa, elektrotxaranga, Dj gaua... dira.

Apirilak 6--> Dantzari eguna izango da. Auzoko plaza desberdinetan 11:00etatik aurrera dantza talde desberdinek erakustaldi ederra eskainiko digute. Ostean, denok elkarrekin, 13:00ak aldera, Karmelo plazatik auzoan zehar kalejira egingo dugu, erraldoiak eta buruhandiak lagun izango ditugularik. 

Apirilaren 9--> Eskolen arteko Play Back txapelketa egingo da, Karmelo kalean. Ekitaldia 10:00etan hasiko da eta 5 eta 6.mailako umeek euren ilusio handienarekin eginiko Play Back-a aurkeztu digute.


Beraz, ikusten duzuen bezala, ekintzak anitzak eta oso desberdinak dira, adin eta izaera desberdinetako pertsonen parte hartzea eskatzen dutenak eta zeuek horietako batzuk zarete. Hortaz, hurbildu eta ospa dezagun elkarrekin EUSKARAREN ASTEA!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina