2014/03/29

Karmelo plaza dantzan! Flash Mobaren entsegua

Atzo arratsaldeko 20:00etan Auzoko Euskara Batzordeak Flash Mobaren entsegua antolatu zuen. Hasieran jende gutxi, baina musika eta bideoa jarrita...gainezka egin zuen Karmelo plazak!
























Auzoko gazteen kuadrilak, Karmelo eta Solokoetxe guraso eta irakasle batzuk, eta plazan ziren ume zein heldu pila gogoz parte hartu zuten.

 Gure ikastetxeko presentzia ere nabaria izan zen. DBHko ikasle batzuk: Nerea, Ane, Miriam, Andrea, Malder, Cintia, Laura, Evelyn, Raúl, Aitor, Julen, Adrian... koreografia oso ondo ikasita,laguntzaile gisa etorri ziren. Jolasten ari ziren LHko beste ikasle batzuk, dantza prestatuta izan ez arren, azkar animatu ziren. Eta guraso taldetxo batek ere jesarlekuak utzi eta dantzari ekin zion. 

















Mila esker guztiei eta ez ahaztu: datorren larunbatean goizeko 12:00tan Karmelo kalean (goiko partean) azken probak eta Flash Mobaren grabazioa. Santutxuk euskaraz bizi nahi duelako!


1 iruzkin: